Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Villabona
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

Amodiozko gutunen lehiaketak baditu irabazleak

2009-07-01 | 11:33:07

Amodiozko gutunen lehiaketak baditu irabazleak

Atzo Villabonako udaletxean saridun guztiak elkartu eta sari-banaketa egin zuten

Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen duen Amodiozko Gutunen lehiaketan aurten 29 lan aurkeztu dira, orain arte parte-hartze handiena izanik. Juan Kruz Igerabide eta Karlos Linazasoro idazleen epaia honakoa izan da: Imanol Sorondo "Amets" lanarekin lehena eta "Zure bila noa" bigarren sariarekin, Ibarrako autore bera.

Ez du erantzunik

2009-06-22 | 16:33:29

Bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak denda batean lapurtzea egotzita

Atxilotuetako bat adingabea da

Ertzaintzak azaldu duenez, bart bi gazte atxilotu ditu Villabonan, horietako bat adingabea, denda batean lapurtzea egotzita. Barne Sailetik azaldu dutenez, herritar batek bi lagun lanparen denda batera sartzen ikusi zituen eta Ertzaintzara deitu zuen. Ertzainak azaldu zirenean ikusi zuten dendaren atea indarrez irekita zegoela eta inguruan bilatu ondoren bi gazteak atxilotu zituzten, txanpon ugari zituztela, Ertzaintzak zehaztu duenez.

Ez du erantzunik

2009-06-09 | 13:19:26

Herriko plazako presoen argazkiak kendu egin dituzte bart

Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, Ertzaintza izan da

Bart «ilunpean inork ez ikusteko moduan» Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, Villabonako presoen argazkiak kendu dituzte herriko plazatik; bertan zeuden azken urteetan. «Villabonako gehiengo sozial, politiko eta sindikalak urteetan egindako lanaren erakusgarri izan dira Villabonako euskal preso politikoen argazkiak eta kendu egin dituzte».

2 erantzun

2009-05-15 | 15:17:13

Udaleko hautetsi independentistek euren atxikimendua Iniciativa Internacionalista legez kanpo uzteko erabili izana gaitzetsi dute

Villabonako Udaleko hautetsi independentistek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, ez dute ulertzen zinegotziek Iniciativa Internacionalista alderdiari euren atxikimendua agertu izanagatik alderdia legez kanpo uzteko abiarazi duten prozesua. Esandakoaren arabera, zinegotzi independentistek PSOE, PP eta IU alderdiek IIri euren atxikimendua kendu eta gero egin zuten. "Zinegotzietako batek Iniciativa Internacionalistako pertsona baten laguna da" eta aipatu alderdiek euren babesa kendu ostean deitu zion hauteskundeetara ANV bezala aurkeztutako zinegotzien babesa eskatzeko. Era berean, euren babesa "kriminalizatzeko" erabili izana gaitzetsi dute.

Ez du erantzunik

2009-05-12 | 11:32:07

Transportes Lakunzak mailaz igotzea lortu du

Partida baten faltan, matematikoki eskuratu du igoera

Transportes Lakunza areto futboleko taldeak mailaz igotzea lortu du Clinica Dental Aldaz talde lasartearrari bere etxean 3-5 irabazi eta gero. Liga amaitzeko partida bat falta bada ere, matematikoki lortu dute igoera billabonatarrek. Beraz, datorren denboraldian Nacional B mailan ariko dira eta, besteak beste, Tolosako Laskorain taldearen aurkako derbia jokatuko dute.

Ez du erantzunik

2009-04-28 | 10:49:07

Entzutegi Nazionalaren ustez Manex Castroren tortura salaketa ez da "sinesgarria"

Eloy Velasco epaileare aginduz ez dute Ertzaintzak inkomunikazio epean grabatutako bideoaren kopiarik zabalduko

Entzutegi Nazionaleko Eloy Velascoren ustez Manex Castro gazte billabonabatarrak salatutako torturak ez dira "sinesgarriak". Hau dela eta, epaileak ez du Ertzaintzak inkomunikazio epean grabatutako bideoaren kopiarik emango. Horiek horrela, Entzutegi Nazionalaren ustez Ertzaintzak "arduraz" jokatu zuen Castro atxilotu eta inkomunikatuta eduki zuten egunetan. Entzutegiaren epaileak esan duenez, ez du ikusi "torturaren kanpoko aztarna objetiborik".

3 erantzun

2009-04-27 | 18:10:06

Juan Mari Garinek eta Nerea Amilibiak irabazle Loatzoko Igoera-Jaitsieran

 Iazko proba ere bi korrikalari horiek irabazi zuten; hainbatetan izan dira txapeldunak lasterketa horretan

5 erantzun

2009-04-16 | 11:14:15

Mikel Garmendia euskal presoa Ciudad Realeko Herrera Manchara eraman dute

Orain arte Madrilgo Soto del Real espetxean zegoen

Billabonatarra orain arte baino 220 kilometro urrutiago egongo da, beraz, Euskal Herritik. Guztira, 630 kilometro.

4 erantzun

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.