
2008-07-15 | 18:24:15
Gizonezko bat atxilotu dute, bikotekidea jo eta meatxatzeaz akusatuta
Emakumeari eta bien seme-alabei irainak egitea egotzi diote.
Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Villabonan, atzo gauean bere bikotekidea -emakumezkoa- jotzeaz eta hari mehatxuak eta irainak egiteaz akusatuta.
2008-07-09 | 17:31:41
Espainiaren esku utzi du Frantziak Oskar Zelarain euskal presoa
Beste bi presorekon batera, Eneko Agirresarobe eta Kristina Goirizelaia, Espainian epaituko dute
Frantziako Poliziak hiru euskal preso entregatu dizkio Espainiako Poliziari, Espainiako Auzitegi Nagusian hainbat auzirengatik epai ditzaten. Horien artean, Oskar Zelarain Villabonakoa eta Eneko Agirresarobe eta Kristina Goirizelaia Gonzalez Fruizkoa.
2008-06-16 | 16:00:39
Julen Zelarainen aurkako eskaera 10 urtetik 13 urte bitartera igo du fiskalak
Joan Mari Olano eta Aitor Jugorekin batera, Zelarain "ETAko buruzagitzat" jo du Carlos Bautista fiskalak
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketan, fiskalak Julen Zelarain billabonatarraren aurkako espetxe zigorra 10 urtetik 13 urtera igo du. Carlos Bautista fiskalak Zelarain bera, Joan Mari Olano eta Aitor Jugo "ETAko buruzagitzat" jo ditu eta hiru auzipetuei hiruna urte igo dizkie eskaerak. Beste 18 auzipeturen kontra 10 urteko eskaerei eutsi die, AAMko kide ziren heinean etakide zirela iritzita. Beste hiruren kontrako karguak atzera bota ditu. Fiskalaren arabera, "auzipetuek epaiketan izan duten jarrerak" argiago utzi du "erakunde terroristako kide" direla. Epaiketa salatzeko, manifestaziora deitu dute Iruñean heldu den larunbaterako. 18:00etan hasiko da, autobus geltokitik.
2008-06-07 | 14:16:33
Flemingo kurtso bukaerako emanaldia
Bertako kiroldegian egindako jaialdian, Pirritx eta Porrotxen kanta bat dantzatzen
2008-05-07 | 20:46:31
EAJ-PNVk eta PSE-EEk Villabonako Udalean aurkeztutako mozioa atzera bota du Udalbatzak
Udala osatzen duten 6 hautetsi independentistek aurka bozkatu dute eta EAJ-PNVtik bilkurara joandako hiruk alde bozkatu zuten, PSE-EEren zinegotziarekin batera
Amasa-Villabonako udaletxean ohiko bilkura egin dute gaur 20:00etan. Bertan bi mozio aurkeztu dituzte.
2008-04-21 | 13:21:49
Ordozgoiti eta Inza txapeldun Udaberri Txapelketan
Behar-Zanako bikoteak 22-9 irabazi dute
Behar-Zana kirol elkarteko Ilazki Ordozgoiti eta Ander Inza bikoteak Jubeniletako 3. mailan Gipuzkoako Udaberri Txapelketa irabazi dute Urnietako pilotalekuan. Aurkariak Irungo Kurpil-Kirolak elkarteko Ballesteros eta Ugarte izan ziren. Ligaxkako partidan 22-18ko emaitzaz galdu bazuten ere, finalean erraz gailendu ziren. Partida hasi eta berehala zulo handia ireki zuten eta 16-2 ko aldeaz ere ipini ziren aurretik. Azkenean 22-9 irabazi zuten eta txapelketa etxera ekarri zuten.
2008-04-18 | 14:58:26
Villabonako AAM: «Gu geu ere epaituak sentitzen gara»
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa hasiko da astelehenean; Julen Zelarain da auzipetuetako bat
Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) prentsarrekoa egin du Julen Zelarain billabonatarrari babesa emateko. Astelehenean AAM aurkako epaiketa hasten da Espainiako Auzitegi Nazionalean eta Zelarain da auzipetuetako bat. Prentsaurrekoan azaldu zenez, «gu geu ere epaituak sentitzen gara. Elkartasuneko eta errepresioaren salaketarako hamaika ekimenen partaide izan garelako eta aurrerantzean ere partaide izaten jarraitu nahi dugulako».
Deialdiak
Futbolari alebinentzat
VILLABONA, Arratzain futbol zelaia - 2008-09-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.