
2008-11-11 | 13:13:24
San Martin egunean plazan egin dute
2008-11-07 | 19:58:20
Billabonatar bat hil da auto istripuan
A-15 errepidean gertatu da Alesbes parean
Villabonako bizilagunaren autoa AP-15 errepidetik irten da, Nafarroako udalerriaren parean, 13:15 inguruan.
2008-10-28 | 12:38:42
Eneko Galarraga presoa Ocaņa II espetxera lekualdatu dute
Madrilen dagoen Soto del Real espetxetik Toledon dagoenera eraman dute
Eneko Galarraga preso billabonatarra espetxez aldatu berri dute. Frantziako poliziak Espainiakoen esku uzterakoan, Madrilen dagoen Soto del Real espetxera eraman zuten. Orain Toledon dagoen Ocaņa II espetxera eraman dute eta lehen gradua aplikatu diote.
2008-10-21 | 16:55:01
Ertzainek bi gizonezko atxilotu dituzte lapurreta egitea leporatuta
Atxiloketa atzo egin zuten eta auto batean lapurreta egitea egotzi diete
Ertzainek 18 eta 21 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo gauean Villabonako kale batean aparkatuta zegoen auto baten barruan lapurreta egin izana leporatuta. Atzo gauean lekuko batek Ertzaintzari deitu zion, bi gizonezko Kale Berrian aparkatutako autoak begiratzen ari zirela esanez. Patruila iritsi zenean bi gizonezko aurkitu zituzten.
2008-10-16 | 15:29:28
"Bertsolaritzaren ortua" prest Subijana etxean
Mintzola Fundazioaren egoitza ere izango da garai bateko ehun fabrika
150 urteko eraikina da gaurtik aurrera Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko egoitza berria. Izan ere, Villabonako garai bateko ehun fabrika, Subijana etxea, gaur inauguratu dute eta ez da inor ere falta izan bertan; bertsolari ugariez gain, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Kutxako eta, orokorrean, kultura munduko hainbat gonbidatu izan da.
2008-09-17 | 13:17:30
Julen Zelarain espetxeratzeko agindua eman du epaileak
AMM gaurko eta ondorengo egunetako mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin du
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak lehen balorazioa egin du epaiaren harira. Bertan epaiketa "zirko" eta "politiko" bezala kalifikatu dute. "Epaiketa hasi baino lehen esan genuen epaia idatzita zegoela. Hilabete guzti hauetan ikusi dugun zirkoa epai politiko bati apaindu juridikoa emateko saiakera baino ez da izan". Horretaz gain "elkartasuna lantzen eta eskaintzen" jarraituko dutela azaldu dute: "Elkartasuna balore indartsua da, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren izaera balore honen gainean eraikitzen da. Errepresioa jasan duenak beti izan du elkartasuna herri honetan, eta ozen adierazi nahi dugu zigorrak zigor aurrerantzean ere elkartasuna lantzen eta eskaintzen jarraituko dugula".
2008-09-17 | 11:29:11
10 urteko espetxe zigorra ezarri diote Julen Zelaraini
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaia plazaratu du Auzitegi Nazionalak
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaia plazaratu du Auzitegi Nazionalak. 21 euskal herritarrei 8 eta 10 urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete. Epaia behin betikoa ez denez, zigortutako guztiak espetxeratu egingo dituzten ikuskizun dago. Nolanahi ere, Teresa Palacios epaimahaiburuak epaia irakurri ahala agurtze giroa nagusitu da Espainiako Auzitegi Nazionaleko Madrilgo Casa de Campoko egoitzan. Jendez beteta zegoela irakurri dute epaia.
2008-09-12 | 17:50:57
25 urteko mutil gazte bat atxilotu dute Benito Mujika hil zuelakoan
Ertzaintzak jakitera eman duenaren arabera, lapurreta egiteko hil zuen: 40 euro ostu zizkion. Abuztuaren 16an hilotz aurkitu zuten 60 urteko Mujika Lasarten, bere etxean. Jesusen Bihotza ikastolako soinketa irakaslea zen. Hainbat labankada zituen gorputzean.
Kirola
XVI. Mendiatloia
VILLABONA, Amasa - 2008-11-23
Deialdiak
25. Mendi Astea
VILLABONA, Gurea zinema - 2008-11-24
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.