
2008-02-29 | 15:34:02
GIZARTEA
'Hutsunea betez' emakumeen elkartea aurkeztu dute
Elkarteak zein Udalak Martxoak 8ko egunaren egitarauaren berri eman dute
Emakumearen Nazioarteko Egunerako antolatu diren ekitaldien berri eman dute gaur udaletxean. Bertan izan dira Josune Arretxe Ongizate eta Emakumearen batzordeburua, Mentxu Julian gizarte langilea eta 'Hutsunea betez' emakume elkartearen hainbat ordezkari. Hain zuzen, sortu berri den elkarte honen aurkezpena egiteko ere baliatu dute prentsaurrekoa.
Elkarte berriaren helburu nagusiak "gaur egungo gizartean emakumearen gabezien inguruan hausnarketa egin eta hori aldarrikatzea" eta "errespetuan oinarritutako gune bat mantentzea" dira. Martxoaren 8ko egitarauari dagokionez, elkarretaratzea, trikipoteoa, bazkaria eta dantzaldia egingo dituzte.
Potti | 2008-03-03
aupa billabonako neska ta emakumeak! ...hori bai dela sasoia ta animoa. ZORIONAK! ONDO PASAU ETA URTE ASKOTARAKO!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.