
2008-03-17 | 11:30:53
Politika
Eneko Galarraga Espainiaren esku utzi du Frantziak
Villabonako gaztea Donibane Lohizunen atxilotu dute eta Espainiako agintarien esku utzi dute handik gutxira. ETAri laguntza ematea leporatu diote.
Eneko Galarraga gaztea atxilotu du Frantziako Poliziak Donibane Lohizunen bertako polizia-etxe batera, ohi bezala, sinatzera joan denean. Handik gutxira, Frantziak Espainiako agintarien esku utzi du Galarraga.Pauko Auzitegiak bere aurkako euroagindua onartu zuen iragan martxoaren 4an. Gaua Madrilgo komisaldegi batean pasako du eta bihar goizean Audientzia Nazionaletik pasako da.
Terrorismoaren aurkako borrokan ari diren taldeek jakinarazi dutenez, Behobian utzi dute Frantziako agenteek Espainiako Poliziaren esku eta hauek Auzitegi Nazionalera eramango dute. Gara egunkariak atxilotuaren abokatuaren adierazpenak aipatuta argitaratu duenez, gazteak komisarian igaro beharko du gaua. Horren aurrean kezka azaldu du abokatuak.
Villabonako gaztea iragan urtarrilaren 24an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Urruñako bere etxean. Lau egun geroago aske utzi zuten Pauko Auzitegiak bere aurka zegoen euroaginduari buruz ebatzi bitartean. Azkenik, Pauko Auzitegiak Galarraga Espainiaratzeko agindua onartu zuen iragan martxoaren 4an.
2008-04-03
AUPA ENEKO!!!!!!!!!!HERRIA ZUREKIN DAGO!!!!!!BESARKADA HANDI BAT·GORA GU TA GUTARRAK.
2008-03-28
Historiak absolbituko gaitu, Euskal Herria libre nazio handien zerrendan bat gehiago denean eta bitartean zu bezalakoak erdibidekoak badakigu zer eskaini izan dioten herri honi, historia lekuko.Agur zuri ere. Eta borroka da bide bakarra.
2008-03-26
Handi uste merkeak zuek! Nik ere Euskal Herri askea nahi dut Munduan! Nazkatuta nago euskal herriaren alde beraiek bakarrik egiten dutela uste dutenekin. Agur betiko.
2008-03-26
ni hitz egiteko prest baina ez didazu bada nire posizioak defendetzia ukatuko ezta? nik garbi daukat non nagoen eta nora joan nahi dudan, baina nik inoiz ez ditut zure ergelkeriak ametituko ergelkeriak baino ez baitira batzuk ala besteak, inon kokatzen ez zareten ekuanime faltsuak, beti epaitzen bat zein bestea baina inoiz busti gabe, busti, alde batekin edo bestearekin eta aurpegia eman... posizionatu esan zer iruditzen zaizun ondo eta zer gaizki eta kitto, eta nik garbi esango dut, ekuanimeak badakigu non dauden, nik Euskal Herria nazio librea gisa nahi dut Europan eta ez dut Madrilen baimenik onartuko, hori lortzeko bidean borroka da bide bakarra..... eta kitto. Eta nazkatua nago, batzuk dena ematen ari diren bitartean zuek bezala epaile merkeekin. Aurrera Euskal Herria!!!! eta Hipokresiari Stop........
2008-03-25
inposaketarik ez! niri ere jendillaje batek (batez ere beraiek egiten duten guztia ondo eta beste guztiek egiten duten guztia gaizki dagoela uste dutenek) nazka ematen dit, baina aguantatu egiten dut. Zuk ere horixe egin beharko duzu. Luze hitz egingo nuke pixuzko argudioekin gai batzuen inguruan baina alperrik delakoan nagoenez...
2008-03-25
AURRERA ENEKO, ZUREKIN GAUDE........
2008-03-25
inposaketarik ez, bi aldeen inposaketa salatzen duten tipo horretako jendilajeak nazka eta arbuioia besterik ez du ematen... badakizu zergatik.... hemen erdibiderik ez dagoelako..... ez delako neutralitaterik esistitzen eta argumentazio merke eta probe horiek erabiltzen dituztenak hain justu badakigu zein izaten diren..... utikan..... eta berriro diot borroka da bide bakarra eta bakoitzaren zeregina da norberarena dena bereskuratzeko ahalegina egitea....niri ekuanimeak eta honelakoak pena ematen didate.... nik argi daukat... aurrera Euskal Herria, aurrera Eneko eta aurrera Herri honen askatasunaren alde geien egin duten gizon eta emakumeak..... horiekin nago ni eta ez Euskadi 2020 delakoekin herri hau saldu nahi dutenekin........ animo eta eutsi......
2008-03-25
"Terrorismoaren aurkako borrokan ari diren taldeek" dio albisteak. Txo!!! Kasu, horrelako adierazpenekin,... Ez ote beharko zukeen esan, "terrorismoa -tortura, gerra zikina, sakabanaketa,...-darabilten taldeek",... Elkartasun osoa Enekori eta bere sendiari.
2008-03-24
pinone ...
2008-03-23
hemen batzuk uste dute beraiek esandakoa egingo dutela beti besteek, baina niri ez dit inork esango zer egin eta zer ez. Euskal Herria askatu! Ideiak askatu! Inposaketarik ez! (bi aldeengatik diot, españolak eta "abertzale" usteko autoritarioak)
A.I. | 2008-03-20
Ah, portzierto eta euro batzun beharra badezu hurrena zu bolondres azaldu horrela besteak ez dugu "kolaboratu" beharrik izango. Eta bide batez neri aurpegiz aurpegi zerbait esatera ausartzen bazara(ez dut uste, bestela etzenuke foro baten anonimotasuna aprobetxtuko) esango dizut zer egin nuen € hoiekin.
A.I. | 2008-03-20
Ni naiz zuk mezuan jarritako A:I punto hori eta gauzatxo bat bakarrik esan nahi dizut, ez hitz egin sekula hirugarretaz foro batean. Gutxiago hitzegiteko foro batek ematen duen anonimotasunaz baliatu eta ezer ez dakizun gauza baten inguruan txorakeriak esan. Zuk badakizu nor naizen eta nik foroan idatzitakoa aurpegira esteko gonbidapena egiten dizut. Orduan agian nahi ez dituzun gauza pare bat entzungo dituzu.
2008-03-18
ah eta noski herri honen eskubideen alde dena eman duten horiek guztiak maite zaituztegu bai horixe!!!! eta noski politikari profesional gutxik esan dezakete hori....
2008-03-18
Beno 2.ari erantzun beharrik ez dago, minduta dago, erreta eta horregatik argudio ahulak dituenak erabili ohi ditu honelako argumentazioa pobreak, nik politikaz, herri honen eskubideez hizt egitea nahi dut eta ez batek edo besteak zer egiten duen, hori aukera pertsonala baita... baina argi izan ez dizuegu utziko Herri hau saltzen eta borrokatuko gara bai horixe..... eta segi honelako argumentazio pobreekin..... eta segi Madrili arnasa ematen Herri hau suntsitzeko... gu defendatu egingo gara eta ez dugu eskubiderik defendatzeko....
2008-03-18
Euskal Herri gorri askea lortuko dugu eta denon artean egingo dugu! Eneko maite zaitugu! Gero ta gutxiago falta da!
2008-03-18
4.ari: hori da hori etsipenean bizitzea. Argi dago zure gauzak konpontzeko modua kritikatu eta ezer ez egitea izango dela. Indibidualismoan murgiltzea da eskuindarrek lortu nahi dutena eta lortzen ari direna, eta ondokoen bizi baldintzei kasurik ez! Ez dakit zer esan nahi zenuen Villabonako udaletxearen kolaborazio kontu horrekin? esplikatzerik bai? Eta azkenik borrokaren asuntoarekin, milaka era daude borrokatzeko, lehena zure printzipioak landuz besteen eskubideak errespetatzea izan daitekelarik. Ze arazo ikusten dezu bakoitzak bere ideiak espresatzeari? Hemen inork gutxi egiten du dagoen demokrazia ustelari aurre egiteko ezer, hortxe esperoan aurre egingo diozulakoan al zaude?
2008-03-18
3. ari erantzuten. Aspaldi pasa ziren. Villabonako Udalaren ezker abertzaleko langileak estatu espainiarrarekin kolaboratu zuten pasaden martxoak 9an, € batzuen truke. Eta A. I.k mahai lehendakaria. Hoti da boikota eta borroka.
2008-03-17
2. ari erantzuten.......ez eta Herri honi duela 30 urte eta egunik egun egiten ari diren iruzurrarekin ere, argi dago konponbidea herri honi dagozkion eskubideak errespetatzean etorriko da.... eta PNVk bere boltsikoak betetzeari utzi eta benetan abertzale praxia garatzen duenean....... animo eta jarraitu borrokan..... ez dira hemendik pasako....
2008-03-17
Borrokarekin ez dira gauzak konponduko!
2008-03-17
Animo Eneko, borroka da bide bakarra, gora eneko, amagoia eta hodei...... maite zaituztegu
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.