
2008-04-05 | 16:41:17
Gizartea
Euskal Herriko selekzioaren alde, kick boxing lehia-erakustaldia aurkeztu dute
Villabonako kiroldegian izango da datorren larunbatean eta Kataluniaren aurka ariko dira
Euskal Herria-Katalunia kick boxing lehia edo erakustaldia antolatu dute datorren larunbaterako, hilaren 12rako, alegia. Euskal Herriko kick boxing taldeko, Bai Euskal Herriari ekimeneko ESAITeko eta ordezkariak eta Villabonako Maixabel Arrieta alkatea izan dira aurkezpenean, hainbat zinegotzirekin batera.
Kick boxingeko kirolaririk onenetarikoak izango dira Villabonan datorren astean. Euskal Herriko selekzioa Kataluniakoaren aurka ariko da: guztira 12 mutil, maila gorenekoak gainera, izan ere titulo garrantzitsuak dauzkate: Europako txapelduna, Frantziako txapelduna, edota Euskal Herriko txapelduna. Hauek dira Euskal Herrikoak izango direnak: Ander Azurmendi, Iņigo Ezeizabarrena, Stephane Susperregi, Aitor Eguzkiza, Jon Ibazeta eta Erik Sunsunaga.
ESAIT eta Bai Euskal Herriariren azterketa
Naroa Geresta Bai Euskal Herriari ekimeneko kideak ESAIT eta Bai Euskal Herriariren azterketa irakurri du. Bertan, beste aipamenen artean, Euskal Herria «nazio bat da gure nortasuna, hizkuntza, historia, hezkuntza eta gure kirola sentitu eta bizi dugulako» gogoratu du, gehituz, ondoren, «selekzio bat Euskal Herria nazio izaki, euskal herritarrok gure burua euskal herritar gisa munduaren aurrean agertzeko eskubidea dugulako, eta ez dugulako besteren beharrik nor garen eta zer garen munduaren aurrean agertzeko».
Bukatzeko, politikoei zuzendu dira, esanez kirolariei «bere kirolean onenak izatea exijitzen zaien bezala, politikariei berbera» eskatzen dietela. Bide batez, «has daitezela Euskal Herriko Kirol Federazioak sortzetik bihar, kirol federazio nazionaletatik osaturiko selekzio nazionalek, nazioartean ofizialki jokatu dezaten».
Txartelak salgai
Villabonan datorren larunbatean, hilaren 12an, hain zuzen, ez da bakarrik kick boxing ikusteko aukera izango, aurretik (16:30ean) herriko kaleetan zehar kalejira bat egingo baitute nazio bat selekzio bat lelopean. Plazatik abiatuko dira eta kaleetan zehar banatuko dira. Kick boxing-a 18:00etan hasiko da.
Kiroldegira kick boxing ikustera joateko asmoa duenak sarrerak salgai dauzka O Baban. Bestela, Hernaniko Zumitzan eta Kuraian, ere badira.
EUSKAL SELEKZIOEN ALDEKO MANIFESTUA
Villabonako atzoko prentsaurrekoan, Naroa Gerestaren irakurketaren ondoren, Aitor Eguzkiza Europako kick boxing txapeldunak eta Borja Mendioroz entrenatzaileak euskal selekzioen aldeko manifestua irakurri zuten, euskaraz eta gazteleraz.
1- Gaur egun, gure herriari, Euskal Herriari, ez zaio aitortzen selekzio propioa izateko eskubidea. Horren ondorioz, euskal kirolariok ezin dugu parte hartu euskal selekzioarekin nazioarteko txapelketetan. Gainera, federazioen diziplinaren eraginez, sentitzen ez ditugun koloreekin parte hartzeko behartuta gaude, alegia, Espainiako eta Frantziako estatuen ordezkari.
2- gu, euskal kirolari gisa, gure kkoloreen ordezkari eta gure ereserkia entzunez lehiatu ahal izatea aldarrikatzen dugu. Hori dela eta, nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubide kolektiboan oinarritutako Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen dugu.
3- Euskal Herri osoa ordezkatuko duen selekzioa nahi dugu, eta horretarako, Euskal Herriko Federazio Nazionalak behar ditugu.
4- Denon laguntza beharrezkoa da. Eta, horregatik, lan egin dezagun gaur amets dena lehenbailehen gauzatu dadin.
Gora Euskal Herriko selekzioa! Gora Euskal Herriko federazio nazionalak!
Aitor | 2008-04-10
Aupa! nire partetik zorte onena Billabonan txapelketa hau posible izateko lan gogor egiten ari dion jendeari . Nire ustez, Euskal Herriko selekzioaren maila kontuan izanda, lortzekoa izango da txapeldun ateratzea. Besterik ez, espero dut arratsalde on bat pasatzeko ideiarekin jende asko azaldu dadila. Aio !!!
2008-04-05
Aupa!!! ikusten duzuen moduan goi mailako kirol ekintza bat dator billabonara. Euskal herriko selekzioa dator, gure selakzioa eta gai honen inguruan ez dakienarentzat bakarrik esan gaur egun mundu mailako talderik honenetako bat dugula. NAZIO BAT SELEKZIO BAT!!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Agerraldiko une bateko argazkia, Villabonako udaletxean.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.