Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Villabona
2008ko irailak 8, Astelehena

Azken ordukoak

Euskal Herriko selekzioaren alde, kick boxing lehia-erakustaldia aurkeztu dute

2008-04-05 | 16:41:17

Euskal Herriko selekzioaren alde, kick boxing lehia-erakustaldia aurkeztu dute

Villabonako kiroldegian izango da datorren larunbatean eta Kataluniaren aurka ariko dira

Euskal Herria-Katalunia kick boxing lehia edo erakustaldia antolatu dute datorren larunbaterako, hilaren 12rako, alegia. Euskal Herriko kick boxing taldeko, Bai Euskal Herriari ekimeneko ESAITeko eta ordezkariak eta Villabonako Maixabel Arrieta alkatea izan dira aurkezpenean, hainbat zinegotzirekin batera.

2 erantzun

2008-04-04 | 10:16:15

A-15 errepidean kamioi batek matxura izan du eta bidea oztopatzen du Andoaingo noranzkoan

Auto ilarak ari dira sortzen Villabona parean

Kamioi batek matxura izan du duela minutu gutxi A-15 errepidean Villabona parean Andoaingo norabidean. Ondorioz, bidea oztopatzen du, eta auto ilarak ari dira sortzen.

Ez du erantzunik

2008-03-18 | 17:37:56

Ismael Moreno epaileak kartzelara bidali du Eneko Galarraga

ETArekin zerikusia izatea leporatu dio

Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Soto del Real (Espainia) kartzelara bidali du Eneko Galarraga, ETArekin zerikusia duelakoan. Frantziako Poliziak atzo goizean atxilotu zuen Galarraga, Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta atzo bertan Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zuen, Paueko (Frantzia) dei auzitegiak martxoaren 4an onartutako euro agindua betez.

Erantzun 1

2008-03-17 | 11:30:53

Eneko Galarraga Espainiaren esku utzi du Frantziak

Villabonako gaztea Donibane Lohizunen atxilotu dute eta Espainiako agintarien esku utzi dute handik gutxira. ETAri laguntza ematea leporatu diote.

Eneko Galarraga gaztea atxilotu du Frantziako Poliziak Donibane Lohizunen bertako polizia-etxe batera, ohi bezala, sinatzera joan denean. Handik gutxira, Frantziak Espainiako agintarien esku utzi du Galarraga.Pauko Auzitegiak bere aurkako euroagindua onartu zuen iragan martxoaren 4an. Gaua Madrilgo komisaldegi batean pasako du eta bihar goizean Audientzia Nazionaletik pasako da.

20 erantzun

2008-03-04 | 14:05:39

Eneko Galarragaren aurkako euroagindua onartu du Pauko auzitegiak

Hilaren 7tik 17ra bitartean atxilotu dezake Frantziako Poliziak

Eneko Galarraga billabonatarraren aurkako agindua onartu du Frantziako justiziak. Galarragaren abokatuari gaur eman dio Pauko auzitegiak ebazpenaren berri. Hiru eguneko tramitazioa pasatu ondoren, 10 eguneko denbora-tartean, hau da, hilaren 7tik 17ra bitartean, atxilotu dezake Frantziako Poliziak eta Espainiako Poliziaren eskuetan utzi.

10 erantzun

’Hutsunea betez’ emakumeen elkartea aurkeztu dute

2008-02-29 | 15:34:02

'Hutsunea betez' emakumeen elkartea aurkeztu dute

Elkarteak zein Udalak Martxoak 8ko egunaren egitarauaren berri eman dute

Emakumearen Nazioarteko Egunerako antolatu diren ekitaldien berri eman dute gaur udaletxean. Bertan izan dira Josune Arretxe Ongizate eta Emakumearen batzordeburua, Mentxu Julian gizarte langilea eta 'Hutsunea betez' emakume elkartearen hainbat ordezkari. Hain zuzen, sortu berri den elkarte honen aurkezpena egiteko ere baliatu dute prentsaurrekoa.

Erantzun 1

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.