Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Villabona
2008ko irailak 8, Astelehena

2008-05-07 | 20:46:31

Politika

EAJ-PNVk eta PSE-EEk Villabonako Udalean aurkeztutako mozioa atzera bota du Udalbatzak

Udala osatzen duten 6 hautetsi independentistek aurka bozkatu dute eta EAJ-PNVtik bilkurara joandako hiruk alde bozkatu zuten, PSE-EEren zinegotziarekin batera

Amasa-Villabonako udaletxean ohiko bilkura egin dute gaur 20:00etan. Bertan bi mozio aurkeztu dituzte.

Lehena EAJ-PNVk eta PSE-EEk aurkeztu dute eta bertan "udal ordezkariei beren gobernu karguak uzteko" exijitu diete. EAJ-PNVk bost zinegotzi dituen arren, hiru bakarrik aurkeztu dira. Hauek baiezko botua eman dute, PSE-EEren zinegotzi bakarrarekin batera. Hautetsi independentistek, Udal gobernuan aurkitzen diren 6 zinegotziek, ezezkoa bozkatu dute. EB-Aralar alderdiko zinegotzi bakarra ez da agertu bilkurara.
Bigarren mozioa herritar batek aurkeztu du, bertan "gatazka konpontzeko Euskal Herriaren eskubideak aitortu eta errespetatu" behar direla aipatzen zen besteak beste. Bigarren mozioaren alde bozkatu dute ezker abertzalearen 6 hautetsiek. EAJ-PNVk eta PSE-EEk aurka bozkatu dute. 6 eta 4ko emaitzaz bigarren mozioa aurrera atera da.

 

 

Jasotako erantzunak:

2

2008-05-08

Bakartxoren eta bere bizkartzainen erridikulo nabarmena ikus daiteke bideo hauetan, atzokoan ez nintzen plenoan izan baina Bakartxok Villabonan galdu du, 800 boto galdu eta gero PSOEren eskutik hau? Bakartxo nora zoaz?

1

2008-05-07

Animo Maixabel, zu villabonatarren alkatesa

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.