Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Villabona
2008ko irailak 8, Astelehena

2008-06-16 | 16:00:39

AAM-REN AURKAKO EPAIKETA

Julen Zelarainen aurkako eskaera 10 urtetik 13 urte bitartera igo du fiskalak

Joan Mari Olano eta Aitor Jugorekin batera, Zelarain "ETAko buruzagitzat" jo du Carlos Bautista fiskalak

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketan, fiskalak Julen Zelarain billabonatarraren aurkako espetxe zigorra 10 urtetik 13 urtera igo du. Carlos Bautista fiskalak Zelarain bera, Joan Mari Olano eta Aitor Jugo "ETAko buruzagitzat" jo ditu eta hiru auzipetuei hiruna urte igo dizkie eskaerak. Beste 18 auzipeturen kontra 10 urteko eskaerei eutsi die, AAMko kide ziren heinean etakide zirela iritzita. Beste hiruren kontrako karguak atzera bota ditu. Fiskalaren arabera, "auzipetuek epaiketan izan duten jarrerak" argiago utzi du "erakunde terroristako kide" direla. Epaiketa salatzeko, manifestaziora deitu dute Iruņean heldu den larunbaterako. 18:00etan hasiko da, autobus geltokitik.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.