
2008-07-09 | 17:31:41
politika
Espainiaren esku utzi du Frantziak Oskar Zelarain euskal presoa
Beste bi presorekon batera, Eneko Agirresarobe eta Kristina Goirizelaia, Espainian epaituko dute
Frantziako Poliziak hiru euskal preso entregatu dizkio Espainiako Poliziari, Espainiako Auzitegi Nagusian hainbat auzirengatik epai ditzaten. Horien artean, Oskar Zelarain Villabonakoa eta Eneko Agirresarobe eta Kristina Goirizelaia Gonzalez Fruizkoa.
behin-behinean entregatu dute Zelaraine, auzi batzuengatik epaitua izateko; gero Frantziako espetxeetara itzuliko dute.
Zelarain 2002an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta 2006an zortzi urteko kartzelaldia ezarri zioten. Espainiako epaileek UPNko Leitzako (Nafarroa) zinegotzi Jose Javier Mugika Astibia 2001ean hil zuenetako bat izatea egozten diote.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.