
2008-07-15 | 18:24:15
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA
Gizonezko bat atxilotu dute, bikotekidea jo eta meatxatzeaz akusatuta
Emakumeari eta bien seme-alabei irainak egitea egotzi diote.
Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Villabonan, atzo gauean bere bikotekidea -emakumezkoa- jotzeaz eta hari mehatxuak eta irainak egiteaz akusatuta.
Bizilagun batek deitu zien poliziei, atzo gaueko 11:00ak aldera. Ustez erasoa gertatu zen etxebizitzara iritsitakoan, emakumeak esan zien bere bikotekideak bien seme-alabei irain egin ziela, zarata ateratzen ari zirelako. Irainen ondoren eztabaida piztu zen bi helduen artean, eta berehala besoan ukabilkada eman zion gizonezkoak -emakumearen bertsioaren arabera-, eta horrez gain iraindu eta mehatxatu egin zuela.
Polizia iturriek diotenez, gizonezkoak hainbat kalte eragin zituen etxeko sukaldean, eta emakumeari eskuko telefonoa indarrez kendu zion, hau SOS-Deiakera deitzekotan zela.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.