
Euskara ikasteko aukera laster, AEKrekin
Hezkuntza ðð Ikasturte berriari begira, Tolosan nahiz inguruko herrietan matrikulazio kanpaina abiatu du euskaltegiak.
erredakzioA
Egun gutxi falta dira ikasturte berriari ekiteko. Hau gerturatzen ari dela ikusita, Tolosaldeko AEKk matrikulazio epea ireki du Tolosan, nahiz inguruko herrietan. Honekin, aurreko urteetan bezala, Irura, Zizurkil eta Amasa-Villabonan euskalduntzeko taldeak eratzea lortu nahi dute. Hala ere AEKkoek jakitera eman dutenez, beste zenbait herritan ere, «euskalduntzeko edo alfabetatzeko beharra edo interesa» duen herritarrik baldin balego, eta taldea sortuko balitz, Tolosaldeko AEKko irakasleak prest daude toki hauetan eskolak emateko.
Maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu Tolosaldeko AEKk. Hau da, behe, erdi nahiz goi mailakoak. Hauez gain, EGA, alfabetatze eta 1., 2. eta 3. mailako azterketak prestatzeko ikastaroak ere eskaintzen dituzte.
Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek hilaren 26a bitartean eman dezakete izena. Honetarako bulegoa 10:00etatik 13:00etara bitartean eta 18:00etatik 20:00etara dago irekia. Bestalde, informazio gehiago nahi duenak 943 59 17 04 telefono zenbakira deituta lortu dezake.
Kirola
XVI. Mendiatloia
VILLABONA, Amasa - 2008-11-23
Deialdiak
25. Mendi Astea
VILLABONA, Gurea zinema - 2008-11-24
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.