Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Villabona
2008ko azaroak 23, Igandea

;2008-09-06;Asteazkenetik aurrera trafikoari itxita Zumalakarregi kalea . Tolosa Hilaren 10ean hasiko dituzte inguru horretan kolektorearen obrak; ondorioz, taxien geltokia tokiz aldatuko da.

Asteazkenetik aurrera trafikoari itxita Zumalakarregi kalea

Tolosa Hilaren 10ean hasiko dituzte inguru horretan kolektorearen obrak; ondorioz, taxien geltokia tokiz aldatuko da.

erredakzioA

Saneamendu kolektorearen obrak direla eta, Zumalakarregi kalea trafikoari itxita egongo da datorren asteazkenetik aurrera. Dena den garajeetarako sarbidea baimenduko da, eta baita zamaketa lanetarakoa ere. Bestalde, taxien geralekuak kalean bertan jarraituko du, baina lekuz aldatuko da. Hau da, hilaren 10etik aurrera kalearen beste muturrean, Zumalakarregi kaleko 4aren parean egongo dira. Izan ere, lanak Zumalakarregi eta San Frantzisko kaleek bat egiten duten unean izango dira.

Eusko Jaurlaritza, Ura Uraren Euskal Agentziaren bitartez eta Tolosako Udala, Oria eta Zelai ibaietako kolektorea egiten ari dira uren kalitatea eta saneamendu sistema hobetzeko. Hori dela eta hilaren 10etik aurrera Zumalakarregi kalea trafikoari itxita egongo da. Honez gain, hartutako neurrien artean, debekatuta egongo da kalearen eskuinaldean kotxea uztea.

Kolektorearen putzurik handien eta garrantzitsuenetakoa izango da hau. Honenbestez, Tolosako Udalak lan hauek sortutako arazoengatik «barkamena eta pazientzia» eskatzen die herritarrei. Bestalde, tolosarrei lanen martxaren informazio puntuala eta gerta daitezkeen aldaketei buruzko gora beherak ematen jarraituko du Tolosako Udalak, hemendik aurrera ere, oraindik hilabete ugari falta baitira lanak bukatzeko.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.